nombre irrationnel

1. Mat.

Zenbaki arrazionalen multzokoa ez den zenbaki erreala, bi zenbaki osoren arteko zatidura moduan ezin idatz daitekeena. Zenbaki irrazionalek dezimal kopuru infinitua dute, eta ez dute periodorik. Bi motatakoak dira: zenbaki irrazional aljebraikoak koefiziente arrazionalak dituzten ekuazio polinomialen erroak dira. Adibidez, 3=1,7320508075688772935274463415059, eta hori x2 3 = 0 ekuazioaren erroa da. Koefiziente arrazionalak dituzten ekuazio polinomialen erro ez diren zenbaki irrazionalak zenbaki transzendenteak dira. Adibidez, π eta e zenbaki transzendenteak dira. Zenbaki irrazionalen multzoa R Q adierazten da.